Frantzia 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan

 Frantzia (FRA)
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Hasiera data2021eko uztaila
Amaiera data2021eko abuztuaren 8a
Parte-hartzaileak403
BanderadunakSamir Aït Saïd (en) Itzuli eta Clarisse Agbégnénou
 Dominak
Urrea
10
Zilarra
12
Brontzea
11
Guztira
33

Frantziak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzen du Tokion, Japonia. Udako Joko Olinpikoetako 29. parte-hartzea da. COVID-19 pandemiaren ondorioz, 2020ko edizioa 2021eko udara atzeratu zen.

Frantziak aro modernoko Udako Joko Olinpiko guztietan hartu du parte. Herrialde bakarra da, Australiarekin, Britainia Handiarekin eta Greziarekin batera, egoera horretan. Parisek 2024ko Udako Joko Olinpikoak hartuko dituenez, Frantzia da estadioan sartzen den azkenaurreko herrialdea, anfitrioiaren (Japonia) aurretik. Gainera, itxiera-ekitaldian, segmentu bat aurkeztu behar da frantsesez.

Frantziak kirol guztietan parte hartzen du, beisbol softball, Hondartzako boleibola, Belar hockey eta Waterpoloa izan ezik.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, Joko hauetatik aurrera eta irekiera-ekitaldirako, baimena ematen du ordezkaritzek bi bandera-eramaile aurkez ditzaten, emakume bat eta gizon bat[1]; horretarako, Samir Aït Saïd gimnasta eta Clarisse Agbegnénou judoka izendtu zituen CNOSFk 2021eko uztailaren 5ean[2].

  1. JO : Un homme et une femme porte-drapeau, bilan carbone positif... Les Jeux font leur révolution. 4 mars 2020.
  2. Clarisse Agbegnenou et Samir Ait-Saïd porte-drapeaux de la délégation française aux Jeux Olympiques de Tokyo. 5 juillet 2021.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne